Esamoldeak

Hona hemen momentuz proposatu dizkiguten hainbat esamolde eta hitz.
Zuk ere proposamenik baduzu, utzi iruzkin bat edo bidali e-mail bat ondoko helbidera: hiztegipoetikoa@gmail.com

Ataun

Harizko atzamarrak eduki: gauzak hartzeko orduan traketsa izatea.

Donostia

Apaiz egin: tostada erretzen denean buelta ematea alde beltza izkutatzeko.

Hondarribia

Kapen egin: uretara buruz behera salto egin (Lekeition: “dzanga egin”).

Legorreta

Gozo-urruti: zakarra.

Lekeitio

Dzanga egin: uretara buruz behera salto egin (Hondarribian: “kapen egin”).
Gangarabia: itsasoko lanbroa.

Lesaka

(E)uria zaldizka egin: haizea dela eta euria kolpeka eta zeharka botatzea.
Eguzki bortxingak: hodei tartean eguzki izpiak atera eta asko berotzen dutenean.
Hotza bazkatu: “hotzari jaten eman”. Hotza pasa.

Oiartzun

Mira erra ittia: norbaitek aldaketa handia egiten duenean.
Tirriki-tarraka: poliki-poliki.
Hoi da hoi zanputza: zanputza perretxiko mota bat da, baina bertan baldarrak diren pertsonekin ere erabiltzen da.

Sara

Saran astia: saran badago denbora, gauzak lasaitasunez hartu behar dira.

Zaldibia

Ardi adina ahuntz: musean jokatzen berdinketa eman dela adierazteko.