hitz irudikatuak

Hitz irudikatuak eta irudi mintzatuak

Captura de pantalla 2015-05-18 a las 11.13.09            ernest lluch04            ernest lluch03

Duela hilabete batzuk, Donostiako Ernest Lluch Kulturetxetik Hiztegi poetikoa abiapuntutzat hartuta, ikuskizun bat prestatzea proposatu ziguten.

Irailean Garoa Kultur Lab-en antolatu genuen Gaueko Berbak ekitaldiaren ildotik, zuzeneko musika eta hizlariak bideoen proiekzioarekin nahastea erabaki genuen. Gaueko Berbak-en Harkaitz Cano eta Joseba B. Lenoir bezalako profesional ezagunak gonbidatu ostean, hasten ari diren artista berriekin probatzeko gogoa geneukan. Honela, Leira Palacios eta Kepa Matxain gonbidatu genituen hitz egitera, eta Rumano Power jotzera.

Azpian dituzue ekitaldiaren promoa eta bertan gertatutakoaren irudi batzuk (azken hauek Irati Cano Alkain-ek grabatu eta editatutakoak):