astoa3

Hitz irudikatuak eta irudi mintzatuak. Apirilak 28, arratsaldeko 19.30tan Ernest Lluch-en

Azken hilabete hauetan Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa proiektuarekin jarraitu dugu. Orain arte “isilpean” lanean aritu gara, esamolde gehiago jasotzen. Bigarren garai honi, hiztegiaren 2.fase deitu diogu, non webgune berri bat sortzen ari garen esamolde guzti hauek bertan eskegitzeko. Gure helburua interneten ikus-entzunezko euskal esapide ezberdinen hiztegi bat sortzea da, orain arte landutako poesia irudien bidez erretratatuz eta euskalki ezberdinen musikaltasun hori bideoen bidez adieraziz. Webgunea ez da plataforma arrunt bat izango, bertan bideoak bilatzeko modu ezberdinak egongo dira, bisualki erakargarriak izango direnak, modu interaktiboan bideoetara ailegatuz.

Pixkanaka aurrera doan proiektu honi ere badagozkio fisikoki burutuko diren aurkezpenak, horregatik datorren astean, apirilaren 28an arratsaldeko 19:30tan, Ernest Lluch-eko aretoan, Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa “2.0” honen aurrestreinaldia izango dugu. Guretzako oso ekitaldi berezia izango da, bertan Kepa Matxain eta Leire Palacios-en testuak gure bidoekin nahastuko baitira, Rumano Power-ek musika jartzen digun bitartean.

Zuzeneko hontan gure hiztegia osatuko duten 4 pieza berri aurkeztuko ditugu, aurreko lanetan ikusi ez direnak.

Animatu zaitezte ekitaldira! eta bestela, segi jarraitzen gure blog edo vimeoa, Irailean berri onak eta oparoak izango ditugu eta!

astoa3

http://www.donostiakultura.com/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=33&id=35134&Itemid=186&lang=eu