gaueko berbak_imagen provisional

GAUEKO BERBAK. Urriaren 10ean

Urriaren 10ean, arratsaldeko 20.30etan, ekitaldi berezia antolatu genuen Donostiako Garoa Liburudendan: “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa”-ren proiekzioa, Joseba B. Lenoir-ek zuzenean musikatua eta Harkaitz Canoren presentziarekin; garagardoa, zinema, musika eta poesia izan genituen lagunarte atseginean eta 100 pertsonatik gora hurbildu ziren!

Hau izan zen aurreko egunetan proiekzioa ezagutzera emateko prestatu genuen bideoa:

Beste bideo bat ere badugu, Harkaitz Canok egindako hitzaldiarena, hain zuzen: bere hitz kuttunen ibilbidearen inguruko solasaldi ederrarena. Hemen ikusi dezakezue nahi izanez gero:


Azkenik, Euskadi Irratiko Lizardiren Baratzako Jose Luis Padron-ek saio bat prestatu zuen ekitaldiaren inguruan. Bertan Josebaren musika iradokitzailea entzun daiteke eta baita ekitaldian gertatutako guztiaren entzunezko dokumentazioa. Mila esker, Jose Luis! Eta eskerrik asko Gaueko Berbak antolatzen lagundu zeniguten guztiei, batez ere Maddi Castro eta Iker Laurobari.

Un pensamiento en “GAUEKO BERBAK. Urriaren 10ean

  1. Pingback: Hitz irudikatuak eta irudi mintzatuak | Hiztegi Poetikoa

Los comentarios están cerrados.