IMG_0268

VIII. Uda I

Maulen egon ostean, Lekeition egin genuen gure azken grabaketa. Alde batetik pozik, lanaren zati handi bat egina genuelako, baina aldi berean, trsite xamar, gure bidaiaren amaiera iristear zegoelako.

Zorionez, lana eta aisia partekatzeko aukera izan genuen, hondartzan grabaketa, bainujantzia, eguzkia, ura…Uda giroa, eta beraz, deskantsua hartzeko irrika ere etorri zitzaigun.

Hori izan zen gertatu zena. Gure azken grabaketa egin eta pieza osoaren muntaiari ekin genion.

Orain azken ikutuak ematea falta zaigu eta hurrengo hilabeteak pasatzea itxaron Lekeitioko zine aretoan ikusteko! Beraz, berriro ere lanean hasteko gogoz gaude, eta lehen egunean genuen ilusio berberaz.