Captura de pantalla 2013-04-15 a las 19.52.34

V. Saran landa lanetan

Apirilaren 4an, zertxobait galdu ginen Sarara bidean. Baina ez zitzaigun luze egin; alderantziz, txoko berde bezain eder horretara gidatu ziguten paisaiek atsegingarri bihurtu zuten txangoa.

Bertara heldu eta, euritsan, hango herritarrek deritzoten “astia” zer den jakin genuen. Eta horretan igaro genuen eguna, “Sarako asti” horretan murgilduta, lasai eta patxadaz.