Autosave-File vom d-lab2/3 der AgfaPhoto GmbH

IV. Lesakan lehen grabazioa

Maria eta Maider Autosave-File vom d-lab2/3 der AgfaPhoto GmbH Autosave-File vom d-lab2/3 der AgfaPhoto GmbH

Otsailaren 23an, azkenean, gure lehen grabazioa burutu genuen. Hilabete eta gero, egunero eguraldiaren iragarpena begiratzen egon ondoren, egun hori aproposena zela erabaki genuen eta ez zitzaigun arrazoirik falta: hainbeste itxarondako elurra iritsi zen Lesakako mendietara!

Elurrak ez zigun paisaia zuririk utzi, baina bai behar genuen neguaren arrastoa. Hotza bazkatu arren egun polita pasa genuen gure lehen lana aurrera eramaten.

Aurrekoan bezala, honetan ere, euren berotasun eta gertutasun osoarekin jaso gintuzten Lesakarrek euren etxeetan.

Orain ordea, guri tokatzen zaigu erantzuna sortzea. Eta horretan diardugu. Bitartean hemen, egun hortan jasotako irudi eta hitz polit batzuk.

Hiztegia, ustekabeen kutxa