IMG_9872

III. Eibarrera bisitan: “Ahotsak” programa

Gaur Eibarren izan gara. Herriak lauso eta dardarti hartu gaitu, autobuseko leiho bustien atzetik. Gure bisitaren arrazoia: “Ahotsak” deituriko proiektuaren egoitzara hurbiltzea laguntza eta aholku eske. Izan ere, programa honen xedea gurearen oso antzekoa da: Euskal Herrian zehar dauden hizkerak jasotzea bideoen bidez.

Bere webgunean adineko jende askori egindako elkarrizketak aurkitu daitezke. Batzuk, bideoan ikusi daitezke; beste hainbat, transkribapenen bidez ezagutu. Baina oraindik lan handia dute aurretik, elkarrizketa asko eta asko oraindik kodifikatu eta internet-era igotzeke baitituzte.

Image