Jan06~21

II. Urtarrilak 4, Lesaka

Duela 3 egun Lesakara hurbildu ginen gure hiztegia betetzeko asmoarekin. Esapide ezberdinetaz gain, paisaia ederrak eta jende atsegina ezagutu genituen. Egun polita, orokorrean; izugarrizko gabonetako oparia.

Nahiz eta helburu finko bat eduki, Lesakara iritsi berri, pasiatzera gonbidatzen gintuen herriari kasu egin genion eta, berak esanda, eguzkiz pintaturiko harrizko bideak hartu genituen, zoriak edo herriaren lilurak gidaturiko bidea hartuz. Laster erreka mugatzen duten karelak topatu genituen. Ur gardenak ur-azpiko harri pila ikustea ahalbidetu zuen eta, aldi berean, bertako etxeen islak.

Neguak hotz utzitako harrizko hormek, bigarren gonbitea egin ziguten: kafe beroa goiz-erdian. Eta bertan, gure zori onaren bigarren partea: lesakarrak. Euskal Herriko toki askotan bezala, herri honetan ere bilerarako gune dira tabernak. Horien inguruan bertako biztanleak ezagutu genituen eta, beraiek, Txoltxanenganako bidea erakutsi ziguten.

Soltxagaenea etxearen atarian txirriña jo eta Txoltxanek hartu gintuen barrenean. Ezagutu ere egin gabe, eta, gainera, gu geu bere zori ona baikina bezala tratatuz, bere etxeko ateak zabaldu zizkigun. Soltxagaenearen lau hormek eskeintzen zuten berotasunean, Bortzirietan izkutaturik dauden esapideak erakutsi zizkigun, orri ezberdinetan bere letrarekin, zor zaien leuntasun eta adeitasunez idatziak.

Maria Jan06~05 Jan06~22 Jan06~24 Jan06~21