image

I. Hasiera: Benito Ansola saria

image

http://zuzeu.com/2012/12/03/benito-ansola-saria-maria-elorza-maider-fernandez-eta-aitor-gametxorentzat/

Larunbatean Benito Ansola saria jaso genuen “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa” proiektua aurrera eramateko. Benito Ansola saria euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezkoen ekoizle gazteoi gure lanak aurrera eramateko aukera ematen digun beka da. Sari hauek Euskal zine bileran ezagutzera ematen dira.

Aurten Euskal Zine bileraren 35. urteurrena izan zen, eta beraz gu ere han egon ginen. Euskal sortzaile ezberdinak egon ziren han, euren laburmetraiak aurkezten, eta zinezale mordoa Lekeitioko zine aretoa betetzen. Giro atsegina beraz, eta giro atsegin horretan gure proiektua martxan jarri duena edo burutzeko data jarri diona, 2012ko Benito Ansola saria.

Oso pozik gaude lortutako sariarekin eta lanean hasteko irrikitan. Larunbatetik aurrera beraz, hasi da hainbesteko ilusioa egiten digun erronka berri hau, sei hilabetetan gure “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoaren” lehen lana burutzea.